Zer egiten dut?

 

Lagun batek dio esaten diotenean “ez dira bezeroak sartzen” berak erantzun ohi duela “ba egin atea handiagoa”.

Horretan lagundu zaitzaket: atea handiagoa egiten eta bezero potentzial gehiago izaten.

Potentzialak, bai, ze saldu, zuk salduko duzu. Nik ekarri egingo dizkizut. Saldu zuk.

Marketing digitalak horretan lagundu zaitzake. Helburua hori da. Jende gehiago etortzea zugana, gehiago saldu ahal izateko. Ezta? Edota, ez duzu gehiago saldu nahi?

 

Zertarako zaude interneten?

Aizu, zertarako zaude Interneten? Alboko enpresakoak daudelako? Lehiakideak imitatzeko?

Argi badaukazu gehiago saldu nahi duzulako zaudela, bada zerbait. Egin dezagun aurrera.

 

Zein da marketing-plana?

Ados, argi daukazu zertarako zauden Interneten. Baina, zein da zure marketing digitaleko plana? Bide-orria?

Denari ematen diozu, diru mordoa gastatzen duzu alde denetan eta momentuko guru xelebreenak dioena egiten duzu?

Esan nahi dut, estrategia bat daukazu? Merkatuaren, lehiakideen eta bezeroen azterketa bat egin ostean estrategia bat zehaztu duzu koherentea dena zure markak transmititu nahi duen horrekin.

Nola neurtzen duzu ondo edo gaizki ari zaren? Ze, tarteka begiratuko duzu ea ondo doan, ezta?

Edota beste hark zioen moduan marketingean gastatzen duzun erdiak ez dizu funtzionatzen, baina ez dakizu zein erdik?

Galdera hauek denak irakurri eta izerdi hotza sortzen bazaizu, hitz egin dezagun, laguntza behar duzu eta.

 

Marketineko norbait behar duzu, baina …

Askotan pentsatu duzu marketineko arduradun bat behar duzula. Konfiantzazko pertsona bat. Esperientziaduna.

Baina ez zaude seguru ea merezi ote dizun halako pertsona bat sartzea taldean eta kostu finkoak handitzea.

Enpresa bat kontratatu zenezake, baina ez duzu esperientzia onik izan iraganean.

Kanpoko hauek etortzen dira, ulertzen ez duzu bla-bla-bla bat botatzen dizute, kobratu eta badoaz. Ez zaizu argi geratzen ea zerbaiterako balio izan dizun.

Eta haiengandik beste zerbait nahi izanez gero aurrekontu bat bidaltzen erantzuten dute.

Gainera, susmoa daukazu zurekin ikasi dutena erabiltzen dutela zure lehiakideekin lana egitean. Ains.

 

Nire balioak eta oinarriak

 

Esperientzia

Bezero gutxi batzuekin lana egiten duen profesional esperientziaduna naiz. Hamasei urte baino gehiago daramazkit bezeroei laguntzen gehiago saltzen.

 

Formazioa

Etengabe jarraitzen dut ikasten egunean dagoen marketingeko profesional bat izateko. Nire lana da. Nire kontu doa.

 

Bezero gutxi batzuk

Bezero gutxi batzuekin egiten dut lana aldi berean. Sei, asko jota. Ez dakit zu, baina niri ez zait gustatzen frente gehiegi irekita edukitzea aldi berean. Gutxi batzuk hobe gehiegi baino.

 

Esklusibitatea

Zure lehiakideekin ez dut lanik egingo. Punto.

 

Konfiantza

Epe luzeko erlazioak nahi ditut sortu eta landu. Konfiantza eta gardentasuna norabide batean eta bestean.

 

Errentagarritasuna

Nire lanak balio behar dio bezeroari gehiago saltzeko. Hori modu errentagarrian egitea lortu behar dugu. Bestela jai dago.

Nire lana bezeroarentzat errentagarria izan behar den modu berean, bezeroarentzat egiten dudan lana errengatagarria izan behar da niretzat.

Win-win.

Hor ere, bestela, jai dago. Akabo erlazioa.

 

Ezer ez da betiko

Bezeroak nahi duen momentuan moztu ahal izango du erlazioa. Ez dago permanentziarik. Baja ematea erraza da.

Ez naiz telefonia enpresa handi horietako bat.

 

Zer eskaintzen dut?

Ados, irakurtzen jarraitzen baduzu, borondatea zein interesa daukazun seinale, eskerrik asko.

Zure erakundearen marketing arduraduna izan naiteke.

Pertsona bat egun osorako kontratatu eta formatu beharrean, hornitzaile bat azpikontratatzea bezain erraza, baina erlazio estuagoa bilatuz.

Biok irabaziko dugu. Zuk eta nik.

Maila estrategikoan, zure erakundearen marketing (digitalaren) plana egingo dut.

Maila operatiboan, hauek landu ditzaket:

  • Copywriting
  • Edukien marketina
  • Google ondo agertzea (SEO)
  • Ordainpeko kanpainak egitea (SEM)
  • Email marketinga
  • Sare sozialak

 

Marketing-as-a-Service

Zentratu zaitez zure bezeroari balioa ematen dioten prozesuetan.

Zure kasuan marketinak ez badu baliorik eransten, atera kanpora. Horretarako nago ni. Pakete osoa edota funtzio jakin bat.

Ez alperrik handitu zure taldea.

Zer da garrantzitsuena? Bezeroei balioa ematen diena.

 

Aizu, eta TXO izena, nolatan?

Euskaraz “txo” lagun-arteko bokatiboa izateaz gain “ontzi-mutila” ere bada, grumete. Eta, aizu, apaltasun toke bat da nire buruari txo edo ontzi-mutila deitzea.

Ontzi-mutilak kapitaina izan nahi du egunen batean. Horretarako egingo du gogor lana.

 

Elkar ezagutu dezagun

Hemen diodana gustuko baduzu eta zure erakundearen salmentak handitzeko prest bazaude, jarri nirekin harremanetan eta elkar ezagutuko dugu.

Niretzako garrantzitsua da nire bezeroak ezagutzea, jakitea norentzat egingo dudan lana eta erlazioa epe luzekoa izan ote daitekeen argi izatea.

Gehiago saldu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan.