ZAZPI

 

Aurrena bururatu zait proiektu hau “zero bezeroa” moduan kokatzea.

Alde batetik zuzena litzateke, ikusiko duzu zergatik.

Bestetik, ordena kronologikoa jarraituz, ez da horrela.

Ideia batek, asmo hutsa besterik ez den heinean, ez du askorik balio. Formarik ez duen zerbait lausoa da. Buruan daukagun gauza bat, besterik ez.

Ideiari forma eman behar zaio. Burutu ahal izateko plan bat izan behar da. Eta, azkenik, politikari ezagun bat parafraseatuz, egin egin behar da.

Aspalditik neukan buruan bueltaka proiektu hau, baina ez nuen aurrera egin. Lehentasuna izan zuten benetako bezeroentzako lanek.

Horregatik, ordena kronologikoak zentzu gehiago dauka.

Itxaron, “benetako bezeroak” esan duzu?

Bai, ze ZAZPI proiektu propio bat da. Ni naiz bezeroa.

Nola?

ZAZPI proiektuarekin nire historia kontatzea dut helburu.

“Nire erreferenteak” elkarrizketa-sortarekin beste batzuenak ezagutu, jaso eta partekatu nituen. ZAZPIrekin nire txanda da.

Historia bat kontatu, baina esperimentu gisa, gainera. Bezero batekin ez noa esperimentatzera, ezta? Hobe esperimentuetarako ni neu erabiltzea.

Zein osagai ditu proiektuak? Zer landu dut?

Esan moduan, ZAZPIn nire historia kontatzen dut, baina mugimenduan egindako kontakizun bat da, bidaia bat aitzakia gisa harturik. Geratu zaitez detaile horrekin: bidaia bat.

Webgunea da proiektuaren etxea Interneten. Oinarria.

Nire historiaren kontakizuna bideo eta audio bidez egiten noa, Youtuben eta Anchor/Spotifyn publikatutako materialarekin.

Zerbait egitea lehen pausua da. Funtsezkoena egindakoa zabaltzea da. Horretarako e-posta buletina eta sare sozialak erabiltzen ditut, prentsa oharrak ahaztu gabe.

Gainera, komunitate bat lantzeko ahalegina egiten dihardut. Baina beste batean azalduko dizuet horren arrazoiak 😉

Nire historiaren kontakizuna izateaz gain, ZAZPI zerbait gehiago izateko asmoz irudikatu dut. Jarraitu ezazu kontakizuna eta joango zara ikusten.

Beste batzuen historiak kontatzeko, nago garrantzitsua dela norberarena kontatzeko gai izatea. Gainera, esan dudan moduan, ZAZPIrekin esperimentuak egin ahal izan ditut eta historia testu, irudi eta ahots bidez landu dut. Bada zerbait.

Eta, amaitzeko, hara, kasualitatea, nire zazpigarren proiektua da ZAZPI.

ZAZPI karratua