Fisioarima

 

Ez daukagu oso fama ona enpresa-zientziak ikasi ditugunok. Zertarako esan gezurrak.

Baina egia da enpresa-zientziak ikasteak laguntzen digula erakunde bat kudeatzeko zaindu behar diren puntuak argi xamar izaten.

Gainera, ez gara lan mundura irteten ezertan espezialistak izanda, baina gauza asko ezagututa, gure buruak barnean daukan logika horrek mesede egingo dio enpresa bati.

Eibarren dagoen fisioterapia zentro bat da Fisioarima eta bi esparrutan egiten dut lana haiekin: marketina eta kudeaketa.

Marketina dela eta, aurrena lan-eskaintza baten testua prestatu nuen. Ederki funtzionatu zuen, pentsa, Ameriketako jendea eta dena apuntatu zen!.

Marketinean halaber, zentroaren webgunea landu nuen. Webgune denetan irakurriko ditzakegun esaldi berberetatik ihes egin nahi izan nuen, historia bat kontatuz. Desberdintzeko. Zure historia ganoraz kontatzeko gai bazara, zuk nahi dituzun moduko bezeroak topatu ahal izango dituzu.

Eta, kudeaketa? Ba, begira, zer dakite egiten fisioterapeutek? Pertsonak osatzen, ezta? Zentro bat kudeatzea ez da haien ikasketa eta planetan sartzen. Horretan laguntzen diot: lana eta zentroa bera kudeatzen.

16 urte daramatza dagoeneko Fisioarimak, azkar esaten da gero! Beste hainbeste egin ditzala, gutxienez!

FisioArima_logoa