Eibarko Klub Deportiboa

 

Marketina historia eta istorioak kontatzea da. Zure bezeroak entretenitzea.

Eta Eibarko Klub Deportiboak badauka zer kontatua.

100 urte beteko ditu laster, 2024ko urtarrilaren 30ean. Historia eta istorioz beteriko 100 urte.

Gainera, sustrai onak ditu herrian. 2.700 bazkide. Pentsa, eibartarren %10a klubeko bazkidea gara, bada zerbait.

Marketinerako goxoki bat.

Baina, asko egin eta gutxi kontatu izan du Klubak.

Horregatik, bere presidenteak, Iñaki Osorok eskatu zidan marketin-plana lantzen laguntzeko.

Nola esan ezetz horrelako aukera eder bati? Gainera, ni neu Klubeko bazkidea izanda, oraindik eta aukera politagoa!

Marketing-plan horretan gure buruari begiratu diogu, inguruari, beste klub batzuei, gure “bezeroei”, … gure helburuak zehaztu eta hauek lortzeko estrategia eta ekintzak definitu.

Oinarri sendoak izaten jarraitu behar du Klubak, bere jardun horri eusten. Ahaztu barik egindakoaren kontakizuna.

Jarraitu ditzala beste 100 urte, gutxienez, Eibarko Klub Deportiboak, gauza asko egiten, baina jardun hori apur bat gehiago gizarteratzen 😉

Bigarren lan bat egin dut Klubarentzat: bere artxiboaren aurkezpen ekitaldirako bideo eder hau.

Eibarko Klub Deportiboa