Zeintzuk dira nire bezeroak?

 

“Zeinentzat egiten duzu lana?” galdera jasotzea ohikoa da, batez ere hasieran.

Manualetan dagoen zerbait da norentzat egiten duzun lana esatea.

Petxua ateratzea.

Baina nagikeria puntu bat neukan bezeroak aipatzeko. Edo errezeloa izan zitekeen.

Norentzat lana egiten duzun esanda publikoki biluztea moduan ikusten nuen. Gehienbat kuxkuxeroei axola zaien datua. Norentzat egiten duzu lana eta zer egiten duzu haientzat zehazki. Ia-ia bezeroen lehiakideei soilik ardura zaien zerbait.

Jo, eta bezeroarekiko konfidentzialtasuna?

Bi printzipio argi ditut:

Bat: epe luzerako erlazioak sortu nahi ditut, konfiantzan oinarrituak.

Eta, bi: esklusibitatea eskaintzen diet bezeroei. “Zurekin lanean nabilen bitartean, ez dut zure lehiakide batentzat lanik egin nahi”. Ez didate eskatu esklusibitaterik, baina eskaini egiten dut, konfiantza sortzeko aurreneko keinu gisa.

Zergatik aldatu dut iritzia?

Esker ona azaldu nahi diet publikoki bide honetan bidaide izatearren, nigan hasieratik konfiantza jartzearren, hori oso ederra delako. Eta iruditzen zaidalako mundu honetan hitz politak baino ekintzak behar ditugula benetako giro ona, epe luzerako erlazioak eta konfiantza erein eta jasotzeko.

Dena batera bota ordez, apurka-apurka joango naiz kontatzen zeintzuk diren nire bezeroak, kontatu daitezkeenak, bederen 😉